XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai ote dakizu?... GOROSPE`tar Mikel`ek.

1.- Bizkaia`k zenbat kilometro lauko (Km2) ditu? Eta Euzkadi osoari buruz, euneko zenbat da?.

2.- Bizkaia`k zenbat bizilagun ditu? Eta Euzkadi osoari buruz, euneko zenbat?.

3.- Bizkaia`k 100 Km2`ko, zenbat kilometro bide ditu?

4.- Oñati`ko Ikastetxe Nagusia, ikastaroak ematen noiz asi zan Noren diruarekin eraiki zan?.

5.- Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais noiz eta nork sortu zuen?.

6.- Berruguete margolari ospetsua, euskaldun kastakoa ote zan?

7.- Gipuzkoa`ko mendirik goituena zein da? Eta gora zenbat metro da? 8.- Eguzki-azalean zenbateko berotasuna ote dago?.

9.- Cantinflas`en jaiotizena bai ote dakizu?.

10.- Alemania`ko Mercedes izeneko automobillak, emakume izen ori nolatan ote du?.

11.- Izokia (salmón) ur gazikoa ala gezakoa da?.

12.- Euzkadi ta Ipar-Ameriketa artean zenbat orduko alde dago?.

13.- Eun urteko gerratea izenarekin, noren arteko guda adierazten da?.

14.- Olinpo-jolasak nork asmatu zituen?.

15.- Romeo ta Julieta ren egilea nor ote da?.